Aurreztea bezain garrantzitsua da energia modu garbian ekoiztea. Hori dela-eta, AUDITORIA atalean garatutako blokeak irakasleentzako laguntza izan nahi du, ikastetxeek ekintza praktikoa egin dezaten, SOLARÍZATE programak ingurumenari buruz sustatzen duen filosofiaren ildotik: ingurumenaren zainketaren eta errespetuaren ildotik, alegia.
Funtsean, eraikinaren berrikusketa egiten da, erosotasuna ematen diguten osagaiena eta erabilera-ohiturena; helburua, batetik, energia-eraginkortasuna hobetzeko aukerak aurkitzea da (energia gutxiago kontsumitzea, erosotasun berbera bermatuz); bestetik, berotegi-efektuko gasen isurpena murriztea (energia-iturri kutsatzaileen ordez berriztagarriak direnak erabiltzea).
Ez da balio unibertsaleko gida sistematikotzat hartu behar, esperientzia bat praktikan jartzeko aukera ematen duen orientaziotzat baizik. Esperientzia horrek, batetik, gaiari buruzko ezagutza praktikoa emango die ikasleei, eta ezagutza hori erabilgarria izango zaie ikastetxetik kanpoko bizitzako beste arlo askotan.
Bestetik, jarduera horrek ikastetxearen kontsumoari buruzko eztabaida sor dezake, eta erakundeari erabilgarria izan dakiokeen prozesuari bide eman diezaioke. Hala ere, muga horiek gaindi ditzake, eta jarrera-aldaketa azkartu, gure planetaren kontserbazioak behar duen energia-kontsumoari dagokionez.