|
|
 |
Izan solidario Planetarekin: Solarizazio programa |
|
|
|
Solarizazio programan irakaskuntza-euskarri gisa egin den materiala irakasleei nahiz ikasleei laguntzeko sortu da.
Energia berriztagarrien gaia sinple argitzen duen testu batean oinarritzen da irakasleei emandako laguntza. Testu horretan, energia berriztagarriak nolakoak diren eta eguneroko bizitzan nola erabil ditzakegun azaltzen da.
Hastapeneko irakurketa izan behar luke irakaskuntzako edozein adarretako irakasleentzat, ezagutzan sakontzeko baliagarria izan dakien eta, ondorioz, energiaren, ingurumenaren eta klima-aldaketaren arazoari buruz sortzen diren eztabaidak bideratzeko gai izan daitezen.
Ikasleentzako materialak bi atal ditu. Batetik, txartel batzuk prestatu dira, energiari, aurrezteari eta energia berriztagarriak erabiltzeari buruz eztabaidatzeko.
Txartelek honetarako balio dute: irakasleak energiaren eta ingurumenaren kontzeptuak arlo askotan eta edozein hezkuntza-mailatan sartzeko. Hori dela eta, komunikabideetako lehen orrialdeetan ohiko diren gaiei buruzko eztabaidak sortu ahal izango ditu, gutxienez.
Materiala hamahiru txartelez osatuta dago: irakasleari laguntzeko testuak daude, bai eta kontrolerako materiala ere, ikasleek txartel bakoitzeko gaiari buruz zenbat ikasi duten neurtzeko.
Kontrolean hainbat hezkuntza-maila barne hartzen direnez, energia berriztagarriak landu nahi dituen irakasle orok bere nahia betetzeko laguntza izango du.
Txartelen eduki orokorra osatzeko, beste jarduera-mota bat egiteko aukera eskaintzen da. Irakasleek eskola praktikoak presta ditzakete, laborategiko esperientzia gisa. Eskola horietan, ikasleek fisikako edo teknologiako kontzeptuak eskulanetakoekin bateratu beharko dituzte, prototipo batzuk martxan jartzeko. Prototipo horien bidez, energia berriztagarriak ustiatzeko dauden hainbat moduren funtzionamenduari lotutako kontzeptuetako batzuk ikusgai jarri nahi dira. |
|