Eguzki-energia ulertzeko eta erabiltzen ikasteko
Aurretiko oharra
Gida honen helburua irakasleentzako tresna baliagarria izatea da, ikastetxeetan eguzki-energiari eta energia berriztagarriei buruzko sentsibilizazio-lana errazteko, aberasteko eta osatzeko. Hizkuntza erraza erabili da, ikasleek edukiak eta proposatutako jarduerak erraz eta azkar uler ditzaten. Irakasleek hezkuntza-maila guztietara eta ikasleen ezaugarrietara eta une orotan dituzten beharretara moldatzeko moduko hezkuntza-materiala da.

Oinarriak
Lan-fitxetan garatzen da hezkuntza-materiala, eta fitxa horietan, informazio eta material osoa dago, baita helburuak ere, behar bezala zehaztuta. Horri esker, edozein programatan landu daitezke fitxak, eta garatzen diren kontzeptuak ulertzeko adina eta fitxa bakoitza lantzeko behar den denbora dira murrizketa bakarrak.

Ez daude jarduera araututzat planifikatuta, eta, beraz, eduki orokorrak lantzen dira fitxen bidez. Horrez gain, azter daitezkeen gai guztietatik, ikastetxe guztietan eta baliabiderik arruntenekin egin daitezkeen jarduerak aukeratu dira.


Fitxak lantzeko aurreikusitako eskema
Fitxa bakoitzak testua eta informazio grafikoa du, aukeratutako gaia azaltzeko. Irakasleek erabakiko dute materiala nola erabili, ikasleen adina eta ezagutza-maila aintzat hartuta. Alabaina, oro har, fitxak eskema honen bidez lantzea aurreikusi dugu:

Ikasle gehienek ulertzeko moduko testu idatzia dute irakasleek. Testu horretan, paragrafo laburren bidez, fitxako kontzeptu bakoitzaren punturik garrantzitsuenak azaltzen dira. Testua beren azalpenen gidatzat erabili behar dute irakasleek, eta ez ikasleei emateko.

Ikasleei ematen zaien materiala grafikoa izaten da (irudiak, grafikoak, etab.), fitxako paragrafo bakoitzeko ideiak irudi bidez azaltzeko. Horrez gain, irakasleek zenbait iradokizun dituzte (esperimentu praktikoak), azaltzen ari denaren ikusizko euskarri gisa erabiltzeko.

Azkenik, ikasleen ezagutza-maila kontrolatzeko orri bat du fitxa bakoitzak. Kontrol-orri horren helburua ikasleek jarduera jakin batean oinarrituta lortu dituzten ezagutzak agertzea da. Maila bakoitzerako egokiak diren fitxak daude. Halaber, fitxa bakoitzean adierazten da, mezu batean, zer adinetarako ikasleentzat izango den eraginkorren.

Fitxen kontrol-orriak oso desberdinak izan daitezke, eta fitxa bereko kontrol-orria zenbait adinetarako ikasleentzat izan daiteke egokia. Helburua ez da esperientzia praktikoko mailara igarotzea; izan ere, ikusi eta entzun dutenari buruzko interesa eta eztabaida sustatu nahi da, fitxa bakoitza egiteko eman behar den denboratik haraino.

Fitxen eskema orokorra
Sarrera
Irakasleentzako testua da. Horretan, jardueraren zergatia eta oinarria azaltzen dira; hau da, zertarako edota ikasleen zer ulermen-arazo konpontzeko egin behar duten ikasleei irakasteko ahalegina.

Irakaskuntza-helburuak
Jarduera lantzean lortu nahi diren ikaskuntza-helburuen zerrenda da.

Materialak
Jarduera egiteko beharrezkoak izan daitezkeen materialen edo euskarri-baliabideen zerrenda da.

Jardueraren azalpen xehatua
Atal horretan, segida batean azaltzen dira honako hauek: fitxaren kontzeptu nagusia azaltzeko modua, jarduerako materiala erabiltzeko modua eta, beharrezkoa denean, lan-taldetan banatzeko modua. Beraz, gida xehatua da, jardueraren garapena kontrolatzeko.
Ulermen-mailaren kontrola
Fitxako azken atalean, jarduera arrakastatsua izan den jakiteko formularen bat azaltzen da. Bereziki, fitxa bakoitzak oinarrizko galderak egiten ditu, haien erantzunek jarduerako oinarrizko puntuak ulertu direla argitu ahal izan dezaten.