Helburua
Ikasleei energia berriztagarriak eta, bereziki, eguzki-energia nola erabil daitezkeen ulertarazteko aukeratu dira jarduera hauek.
Jardueron helburua ikasleek prototipo bat egitea eta hura energia berriztagarriren bat erabilita martxan jartzea da.
Oinarriak
Edozein preteknologia-ikasgelatan gara daitekeenaren antzeko ereduak aukeratu ditugu, baita zenbait proiektu ere; hain zuzen, edozein ikastetxetan eskola praktikoak egiteko dagoen materiala erabiliz gauzatu ahal izateko moduko proiektuak aukeratu ditugu.
Jarduera bakoitza egin ahal izateko, diziplina fisikoren bati buruzko zenbait ezagutza erabili beharko dituzte ikasleek, eta Eguzkiak edo haizeak nola jokatzen duten ikusita nabarmenduko zaie. Oro har, ikasle bakoitzak izango du bere prototipoa egiteko eta probatzeko aukera, baina, prototipoak martxan jartzeko, ikasle guztiek batera jardutea da helburua.
Praktikan zehar, ikasleek fisikako edo natur zientzietako ezagutzaren bat erabili eta eskulanen bat egin beharko dute, eta energia nola eraldatzen den ikusteko aukera izango dute.
Jarduerak egiteko aurreikusitako eskema
Eskulanak ohiko fitxetan sartu dira. Fitxa horietan, irakasleentzako aurretiko informazioa dago, fitxa bakoitzeko jarduera nola egin behar den azaltzeko.
Horren ondoren, materialei buruzko informazioa ematen du, bai eta urratsez urrats joateko eta jarduera amaitzeko jarraitu beharreko logikari buruzkoa ere.
Fitxa bakoitzean, irakasleek zein ikasleek behar duten informazio guztia azaltzen da. Oro har, fitxaren kopia bana eman beharko zaie ikasleei. Horrez gain, irakasleek aldez aurretik egin beharko dute jarduera, hura egitean sor daitezkeen zalantzak argitu ahal izateko.
|
|
|