Horregatik, erabilerarik ohikoenak ageri dira gidan, eta azalpenak mugatu egiten dira: erabilera horiek gure eguneroko bizitzan zergatik diren baliagarriak, tresna horiei esker zer prestazio izan genitzakeen eta zer zerbitzu eman diezaguketen baino ez da agertzen.
Ez da dokumentu teknikoa, eta asmoa ez da energia berriztagarrien erabileraren atzean dagoen oinarri zientifikoa ulertzeko kaleratu diren testuetako askoren artean inor ordezkatzea. Aitzitik, energia berriztagarrien mundua oro har eta Eguzki-energiarena zehazki gure eguneroko bizitzara hurbiltzeko zabaltze-lana izatea du helburu ahalegin honek, erabilera-multzo honen bidez: etxebizitza; jakien kontserbazioa; ur beroaren ekoizpena; elektrizitatea sortzea; eta biomasa transformatzea, energia gisa erabil daitezkeen produktuak sortzeko (adibidez, elektrizitatea edo automobilentzako erregaia). Eta, muturrera jota, ibaiek ekar ditzaketen onuren artean elektrizitatea sortzearena dagoela ohartarazi nahi da.
Sei atalburutan banatuta dago: lehenengoan, energia berriztagarrien eta ingurumena zaintzeko ahaleginaren arteko harremana azaltzen da; bigarrenean, energia nolakoa den eta nola neur dezakegun adierazten da; hirugarrenean, zelula fotovoltaikoen bidezko energiaren ekoizpenari buruzko oinarrizko kontzeptuak ematen dira; laugarrenean, Eguzki-energia fotovoltaikoaren instalazio bateko osagaien zertzelada ematen da; bosgarrenean, Eguzki-energiak sor dezakeen beroaren erabilera berrikusten da; eta, seigarrenean, begiratu bat ematen zaie “beste” energia berriztagarriei (adibidez, haizeari, urari edo biomasari).
|